Audiobook
Coperta “Alaiaren abentura magikoa”

Alaiaren abentura magikoa

Duración 33 min

Udaberriko goiz eder batean, Alaia Oma basoan zegoen. Bat-batean, zerbaitek atentzioa eman zion. Harrituta ikusi zuen perretxiko baten gainean zera zegoela. Iratxo bat! Torik, horrela baitzuen izena iratxoak, bere lurraldean gertatzen ari zen arazo bati buruz hitz egin zion: basoko sorginak Mari jainkosa bahitua zuen. Sorginak Mariri inbidia zion eta haren boterea eskuratu nahi zuen. Mari gabe, beraz, naturaren oreka galdua zen. Hala bada, Alaiak bere laguntza eskainiko dio Tori iratxoari Mari jainkosa askatzeko eginkizunean. Horretarako, basoko izaki mitologiko ugariren laguntza beharko dute. Mundu erreala eta mitologikoa nahasten dituen istorio polita da Alaiaren abentura magikoa, emozioa eta umorea barnebiltzen dituen ipuin zirraragarria. Familia osoarentzako abentura da, ilustrazio eder eta magikoz betea.Bilbon jaio zen 1980an, eta bertan bizi da senarra eta alabarekin. Gasteizko Arte Eskolako Diseinu Grafikoko goi-mailako teknikari titulua du, eta 15 urte baino gehiago eman ditu diseinatzaile grafiko eta ilustratzaile lanetan. Bere irudiak nazioartean argitaratu dira publizitatearen sektorean, aldizkari, katalogo, kartel eta abarretan. Artearekiko grina du, eta marrazki-estudioekin eta pintura tradizional eta digitaleko teknikekin murgiltzen da mundu horretan. Oso pertsona aktiboa da eta hainbat arlotan ibiltzen da, hala nola argazkilaritzan, ehun-diseinuan eta bitxigintzan. Ilustratzaile gisa egin duen lana hainbat kultur etxetan jarri izan da ikusgai, eta Euskal Irudigileak (APIE-EIEP) ilustratzaileen taldeko kide da. Orain bere bi grina handiak, idazkera eta ilustrazio fantastikoa, elkartu ditu berak idatzi eta ilustratutako lehen ipuinean, euskaraz zein gaztelaniaz eman duena argitara.
Publicado por: Ediciones Beta III Milenio

¿Cómo funciona?

1

Crear cuenta.

Crea una cuenta gratuita aquí.

2

Descarga la aplicación Voxa

Disponible para Android y iPhone en Google Play o App Store. .

3

Pruébalo gratis 7 días

Tienes acceso a 200,000 libros y a toda la experiencia Voxa.

4

Puedes escuchar sin Internet

Descarga tus audiolibros favoritos y disfrútalos incluso sin conexión a Internet.